Febrero 27 2013
Udalbiltzaren berrantolaketa martxoaren 2an
Udalbitzaren batzar eratzailea martxoaren 2an egingo da, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian, goizeko 10:30ean. Deituak izan diren 7.000 hautetsietatik, dagoeneko 1.200 zinegotzi eta alkate pasa dira Udalbiltzaren berrantolaketarako atxikimendua eman dutenak.
Deialdia, Euskal Herriko ia 7.000 hautetsiri egin zaie, 1.999an Bilboko Euskaldunan aldarrikatu ziren 5 printzipioei eutsiz aldarrikapenarekin bat egiten duen orok parte har dezan.
Beraz, martxoaren 2an, Euskal Herriko erakunde nazionalak ateak irekiko ditu berriz.