Archivo de 2013 02 27

Febrero 27 2013

Udalbiltzaren berrantolaketa martxoaren 2an

Publicado por galdakao09 bajo Sin categoría

Udalbitzaren batzar eratzailea martxoaren 2an egingo da, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian, goizeko 10:30ean. Deituak izan diren 7.000 hautetsietatik, dagoeneko 1.200 zinegotzi eta alkate pasa dira Udalbiltzaren berrantolaketarako atxikimendua eman dutenak.

Deialdia, Euskal Herriko ia 7.000 hautetsiri egin zaie, 1.999an Bilboko Euskaldunan aldarrikatu ziren 5 printzipioei eutsiz aldarrikapenarekin bat egiten duen orok parte har dezan.

Beraz, martxoaren 2an, Euskal Herriko erakunde nazionalak ateak irekiko ditu berriz.

No hay comentarios

AntSig