Enero 04 2011
Urte bat gutxiago Independentziarako!
Ikusi ezazue lotura honetan bideoa eta lagundu zabaltzen.
http://www.youtube.com/watch?v=gJoq7Vntm3A
Un año menos para la Independencia!
Enero 04 2011
Ikusi ezazue lotura honetan bideoa eta lagundu zabaltzen.
http://www.youtube.com/watch?v=gJoq7Vntm3A
Un año menos para la Independencia!
Enero 04 2011
Gernikako Akordioaren sinatzaile diren Galdakaoko hainbat eragile elkartzen hasi dira abenduan akordio hori Galdakaon ezagutzera eman asmoz. Galdakaoko Alternatiba, Aralar, Eusko Alkartasuna, Ezker Abertzalea, LAB, ESK, STEE-EILAS, Amnistiaren Aldeko Mugimendua, Etxerat, Gazte Independentistak, Gazte Abertzaleak, Alternatiba Gazteak eta Iratzarri dira orain arte bildu diren eragileak, hala ere, mahai hau irekita legoke Gernikako akordioarekin bat egingo lukeen edozein eragilerentzat.
Gernikako akordioa edo “Bake bidean aterabide demokratikoen akordioa” deritzona irailaren 25ean Euskal Herriko 30 eragile politiko eta sozialek sinatu zuten, Euskal Herriak bizi duen gatazka eta indarkeria, bake bidera eta aterabide demokratikoetara eramateko beharko lituzkeen oinarriak bertan jasoz. Aipatu akordioaren sinatzaileek “su-eten iraunkor, aldebakarrekoa eta egiaztagarria” eskatzen diote ETAri, eta, Alderdien Legea indargabetzea eta espetxe-politika etetea exijitzen diote Estatuari, besteak beste. Sinatzaileek beharrezkotzat jotzen dute Mitchell printzipioetan oinarritutako elkarrizketa politikorako guneak zabaltzea, Euskal Herriko kultura politiko guztiak barne hartuko dituen akordioa helburu izango lukeena eta euskal errealitate nazionalaren eta erabakitze ahalmenaren onarpena bilduko lituzkeena.
Akordio honen garrantzia azpimarratzen dute goian aipatu eragileek. Akordio hori ezagutarazi asmoz, esku-orriak banatzen aritu dira Galdakaoko kaleetan abenduaren 24an eta abenduaren 31n. Urtarrilean berriz Galdakaoko kultur elkarte, kirol elkarte eta gizarte eragileekin biltzeko asmoa dute Gernikako akordioaren edukiak ezagutzera eman asmoz eta hauen atxikimendua jaso asmoz.
AntSig